XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Poliki zapia atzeraka bota, poliki, kontura ez dadin, mugimendu dantzalariekin, fermuki eta azkarki bere buru azpitik eskuak atera, ilarrak alderatu, eta ume txikiak erauzten diren eran, ilarrak zuritu.

Pattarra merkea. Basoa bete. Eztarria bete. Burua bete. Zapelaitzak eta arranoak begi bistan.

Muskerrak, sugandilak, sugeak, lo guztiak, zapelaitza ahoratuko zuenaren atzetik panoravision, circuito cerrado, conexiones interestelares en buen estado.

Berriz hizkuntza arrotz hori, nire imajinak piztutzen ari ziren unean, interferentziak, egunerokoa, ezin lortu bat batean irudien koherentzia, bah! bihar izango da.

Berriz pattarra, berriz eztarria, berriz begiak, berriz burua, berriz....